ETXEA
A downloadable game
Beste batzuetan bezala denborarik ez genuela jakin arren (oraingo honetan ezin genuelako jam-ean bakarrik kontzentratu), bideojoko bat egitera ausartu nahi izan genuen Euskal Game Jam lehen ediziorako. Ilusioa egiten zigun komunitateari ekarpen txiki bat egitea. Hala ere, entrega baino ordu batzuk lehenago konturatu ginen jokoak ez zuela nahi genuen emaitza izango. Beraz, pentsatu dugu ezer edo amaitu gabeko zerbait baino hobeto, hitz egingo dugula buruan genuen prototipoaz. Irudiak, bideoak eta zirriborroak utziko ditugu:
Jam-aren gaia "eraldatu/bihurtu" da, eta protagonista baten handitzearen bidez irudikatu nahi izan genuen.
1. ZATIA:
Pertsonaia txikitan hasiko zen mahai baten aurrean, jengaren jokoarekin eta bere ama esanez "irabazten badu atikoan ezkutatzen duen oparia erakutsiko diola". Haurrak galtzen du, eta bigarren saiakeran amak motibatu egingo dio, teilatupean zerbait zain duela gogoraraziz. Berriz galtzen du, eta hurrengoan, dorrea berriro eraitsi ondoren, ama erori egiten da (zinematika batean).
("Etxea" jartzen duen lekua elkarrizketa egongo zen)
Mekanikari eta narratibari buruz:
Une honetan, amaren konexioa, jolasa eta teilatupea azpimarratuko lirateke, istorio osoaren haria izango baita. Mekanika jokoaren pieza bati heldu eta ez erortzen saiatzean datza. Pertsonaia ezin da mugitu eta atzealdean atea erdi irekita ikusiko litzateke kanpoaldea dagoela sartzeko. Sabaitik argi bat sartuko litzateke, teilatupea dela susmatzen dena.
Mekanika hori hasieran aurkeztuko litzateke menuan. Jolasari ekiteko edo jokotik irteteko, pieza bat arrastaka eraman beharko litzateke adierazitako lekura. (Kartel bat egongo litzateke kontrolen jarraibideekin).
("Sartu" eta "Irten" jarriko zuen leku bakoitzean)
2. ZATIA:
Istorioak pertsonaia kanpora ateratzen jarraitzen du, iristen ez den zuhaitz batean dagoen sagar bati heltzeko asmoz.
Ondoren, jengaren ondoan zegoen koadernoan zerbait idazteko eginkizuna izango du, baina oraindik zirriborroak egiteko gai da.
Bitartean, zati honetan, jengaren piezak pixkanaka hazten joango dira, pertsonaia bezala. Urtaroak ere kanpoan islatuko dira.
Pertsonaia, altuago, sagarra hartzen saiatuko da berriro, eta oraingoan iritsiko da. Gero berriro idatzi beharko du: "zer gogoratzen du bere amaz" . Arkatza orrian jartzen duenean, hau idatziko da: "elkarrekin jolasten genuen".
Hasierako piezak, oso handiak izango direnak, bukatzean, teilatuperaino eskailera bat eraikitzeko balioko diote.
Bertan, jenga-piezaz egindako etxe baten ondoan aurkituko du ohar bat non jartzen duen: "hau da zure oparia, etxea".
Ideia hori genuen buruan, eta garatzen hasi ginen, baina uste baino denbora gehiago behar genuen. Batzuetan kosta egiten da zerbait erdizka gelditzea eta uztea, baina aukera hori batzuetan hobea da eta ez da ezer gertatzen. Prozesuaren partea da :)
Eskerrik asko irakurtzeagatik ✨
________________________________________________________________________________________
UNREAL ENGINE 5en IKASKUNTZAK PROIEKTU HONETAN:
- Static mesh batek trigger batekin elkarreragiteko, "Actor" bat izan behar da.
- Ez zigun aktore bat zinematika batean animatzen uzten, "static mesh" bat bai.
- "Squeleton"-a behin inportatu bada, Mixamoren animazioa "without skin" deskargatu behar da.
- Blueprint bat dago, proiektu batetik bestera kopiatu daitekeen materiala bezalakoa, karpetako dokumentuetan dagoen fitxategia kopiatuz.
- "First person"-eko graph event-aren oinarrizko kontrolak galtzen badituzu, behean ezkerrean daude.
- "Pivot" txarto jarrita dagoenean, "Modeling Mode" atalean "pivot" bilatu eta aldatzen dugu.
_______________________________________________________________________________________
PD: Norbaiti interesatzen bazaio, badauzkagu norbaiti laguntzen badio Unreal tutorialak c:
Status | Released |
Author | DevozalAlba |
Comments
Log in with itch.io to leave a comment.
Proposamenak oso itxura ona du eta oso originala iruditzen zait. Batzuetan game jamak horrela izaten dira, eta askotan lana edo beste betebeharrekin elkartzen dira ere. Jamaren ondoren proiektuarekin jarraitzea espero dut!